.
Izarrak ukitu genituen.
"Izarrak ukitu genituen. Mundua aldatu duten txapeldunen historiak" es un libro escrito por Elisa Benni que narra las inspiradoras historias de campeones que han cambiado el mundo a través del deporte. Este libro nos muestra que ser un campeón no solo se trata de ganar competencias, sino también de superar desafíos invisibles y formidables, como la discriminación, la enfermedad y las tradiciones obsoletas. A través de 14 historias, Benni retrata la valentía y la resiliencia de atletas que han demostrado que el deporte puede cambiar el mundo cuando se convierte en un vehículo para los valores humanos más nobles.
15,95 €
Impuestos incluidos
Mundua aldatu duten txapeldunen historiak.Kirola ez da bakarrik garaipen edo porrot kontua. Garrantzitsua da baita nola irabazten eta nola galtzen den. Txapelduna izateak ez baitakar bakarrik dominak irabaztea, markak haustea, diziplina bateko garailea izatea, baizik nagusitasun moral bat irabaztea, ideia zintzo bat defendatzen jakitea, eredu izatea. Eta borroka eginaz arraza, politika edo sexu arrazoiengatiko bereizkeria bezalako aurkari ikusezin eta labainkorren kontra, gaixotasun edo lesio larrien kontra, edo besterik gabe arau bidegabe eta noiznahiko tradizioen kontra.
Eraman ditzagun txapeldun hauen indarra eta adorea gure bizitzako eguneroko jokaera txikietara. Agian ez dugu dominarik irabaziko, baina gu ere txapeldunak izango gara.
Hamalau historia hauen protagonistek, beraien hautu ausart eta borrokarako gaitasun izugarriarekin erakusten digute kirolak mundua alda dezakeela giza balio garaienen bozeramaile bihurtzen denean.
Yusra Mardinirena, gerratik igeri ihes egin zuen neskatxa; Gino Bartalirena, ehunka judu salbatzeko pedalei eragin zien txapelduna; Emile Griffithena, ringean aurkari bat hil zuen boxeolaria eta gizonak maite izan zituena; Kathrine Switzerrena, maratoi bat korritu zuen lehenengo emakumea; Peter Normanena, 1968ko bi erraldoien arteko heroi isila: horiek eta beste historia asko, Riccardo Gazzanigaren ahots indartsu, gozo, epiko eta hunkigarriak kontatuta.
Liburu honek akuarelan atleten bizitzen erretratu txikiak margotzen dizkigu, non ikusten baitira kirol agonietan aurre egin behar izan dieten aurkariak baino etsai askoz maltzur eta zantarragoen kontrako proba askoz zailagoei aurre egin behar izan dietela. - Elisa Benni.